XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TAPUKA

Tapuka culuncans

Sabel gainean balantzaka bizi da animalia hau: aurrekaldea eta atzekaldea orekan dauzka, eta hala hasten da geldiro-geldiro kulunkatzen.

Buztan muturrean bolatxo beltz diztiragarri bana daukate tapukek.

Apenas gramo erdikoa den bolatxo horretaz jabetzeko, gizonek errukigabe ehizatzen dituzte tapukak: izan ere, bolatxo horiek guztiz botoi preziatuak dira larruzko berokietarako (hamasei tapuka behar dira, ordea, larruzko beroki baten botoiak osatzeko!).

Ehiztariek buztaneko bolatxoa kendu orduko, oreka galtzen dute tapukek, aurrekaldeak pisu gehiago duelako atzekaldeak baino.

Animalia ahozpez jausi eta ezin da berriz altxatu.

Halaxe ari dira desagertzen tapukak.